Urgoiti jauregia leku paregabea da egun jakin honen ospakizunerako.Terrazak eta patioak ezinhobeak dira ospakizuna koktel batekin kanpoan hasteko. Jauregia eta lorategiak, bere aldetik, argazki erreportaia burutzeko apartak dira.
Jarraian, Urgoiti aretoa eztei-banketerako leku egokia da. Gela bikain, zabal eta argitsua izateaz gain, kanpoaldetik sarrera zuzena dauka.
Gure sukalde, bankete eta harrera langile taldeak atsegin handiz lagunduko dizu eguna ahaztezina izaten.
Jarraian, lehen mailako zerbitzua lagun, gure izen handiko platerrak dastatuko dira eztei-oturuntzan. Azkenean, egun zoragarriari amaiera emateko, diskotekan biribilduko da ospakizuna.
· Menuak eta baldintzak · Arqibideak eskatu
Gainera, era guztietako gertakizun, ospakizun, koktel, aurkezpenak antolatzen ditugu. Eskatu aurrekontua eta data restaurante@palaciourgoiti.com eta 946746868 telefonoan.
|