Laukarizen kokatuta,
jatorrizko eraikina osatzen zuten harrien antolaketa
eta katalogazio lan nekeza egin eta gero, Jauregia
2004-2005 urte bitartean berreraiki dute. Bilbao-Behovia autopistaren
eraikuntzak eragin zuen Galdakaon kokatutako jauregiaren desjabetzea,
lehen, eta beronen eraisketa, jarraian. Jabeak (Jose Maria Solano)
erabakita, harri guztiei zenbakia jarri eta gero, jauregia desegin
zen.
1983. urteko uholdeek harriak kontu handiz
bilduta zeuden lekua hondatu zuten. Hau dela eta, zenbaki
batzuk eta desegitearen planoak ezabatu ziren urpean. Gaur
egun izugarrizko puzzlea den hotel eder hau berriro osatzeko
lan neketsua bezain gogorra izan zen beharrezkoa.
Hotela 30 urte eta gero material nobleekin bakarrik
zaharberritu da jatorrizko itxura eta garaiari kasu eginez.
Harriei zenbakia jartzeko orduan egindako
ikerketaren irudia.