Urgoiti Jauregia toki paregabea da Bilboko
erdigunetik minutu gutxira. XVII. mendeko jauregia, arkitekturak
eragiten duen giro epel eta eroso eta azken belaunaldiko instalazioen
arteko oreka bikaina duelarik, lau izarreko hotel dotorea da.
Pitch & Putt (Par 3) delako 9
zuloko golf zelaiak inguratzen duen hotela Bilboko erdigunetik
15 minutura dago, Teknologia Parkea zein aireportua ezin hurbilago
izanik. Plentzia eta Bakioko hondartzak ere 15 minutura baino
ez daude.